XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
B. Merkantziagintzá presiditzen duten legeek gero eta efikazia handiago eta inportantzia nabariago bat dute.
Geldiezinezko konkurrentzia.
C. Alde batetik makineriaren hobeagotzea, konpetentziák fabrikadun bakoitzari jarritako manamendu agintaria berau, eta bide batez honekin gero eta langile gehiago baztertzen dira:
Beste alde batetik, mugagabeko egintza-hedakuntza bat, konpetentziák fabrikadun guztiei eredu inposagarri bezala erabilia.
Alde bietatik egintzaindarren ohi ez bezalako aurreramendu bat, eskaintza handiago bat eskaria baino, superegintzá, merkatuen asetzea, hamar urtean behingo krisisaldiak, gurpil zoroa:
Baina egintzaren eta ongitasun sozialaren palanka biok ezin konbina daitezke, egintzamodu kapitalisták egintzaindarrei eragitea eta produktoei zirkulatzea galerazten dielako, aurretik kapital bilakatzen ez badira: beren superoparotasunák berák eragozten diena hain zuzen.
Kontraesana larritu egiten da, azkenez kontrazentzu bat bihurtu arte:
Burjeseriák ez du bere burua gai ikusten beraren egintzaindar sozial propioak zuzentzen segitzeko.
D. Egintzaindarren izaera sozialaren onhartze partziala, kapitalistei berei indarrez aterá.
Egintza- eta garraio-erakunde haundiez jabetzea, lehen